2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea

Etxebizitza-Estudioa Ondarretan. Entrega finala.

Azken aste hauetan eta kurtsoari amaiera emateko, azken proiektu bat proposatu zitzaigun, etxebizitza eta estudio bat Infanta kristina kaleko partzela batean, Ondarretako lehenengo itsaslerroan.
Proiektuetako klase hauetan zehar zuzenkeak eginez joan gara proiektu definitibo bat lotu dugun arte, hau da nire proposamena:



 Ondarretako lehenengo lerroan kokatutako partzela bat da, 25x21 metroko partzela hartzen duena, eskina batean 3 metro kentzen dizkion txaflana duelarik.  Ebaketa hori gerora errepikatu egingo dut proiektu osoan zehar argiztapen eta estetika irizpideak lortzeko, eta aldi berean, uniformetasun bat mantentzeko.


 Euskal Herriko kostaldeak iparraldera ematen du, beraz, ikusmira onenak aprobetxatzeak haizerik otzenei aurre egitea dakar, eguzkia bizkarretik datorkigularik.
Hau kontutan izanik, eguzkiaren norabidearen azterkea bat egin nuen, inguruko eraikinek zer nolako itzalak sortzen zituzten ikusteko. Honi esker, nire ustez eraikinak partzelan izan beharreko lekurik aproposena aukeratu nuen, ipar-mendebaldeko iskinan.  Gainera, bistak aprobetxatzeko lorategia igo beharra zegoela ikusi nuen, eta honek terraza handi bat egitera eraman nau, eraikina osatzen duten bi blokeek babestua.

 Lan prozeduran buelta asko eman nizkion diseinuari, masa handiko elementu bat nahi nuen hasieratik, kale nagusira fatxada bereizgarri bat izango zuena eta aldi berean praktikoa izango zena estudioa eta etxearen erabilerak uztartzeko.


 Proiektu definitiboak, altxaeretan ikusten den bezala, aurpegi gogorrena iparralderuntz ematen duena da, haize hotzei aurre eginez bezala, harresi baten moduan altxatzen da atzean gordetzen duen etxea babestuz. Fatxadan leihoak oso bereizgarriak dira, eta erritmo bat jarraitzen dute eraikin osoan, argia sartzeaz gain, bista ahalik eta onenak eskeiniz biztanleei.
Loartegi barruko aldea ez da hain gogorra, beirate handiagoak irekitzen dira, etxebizitzaren nukleoan bezalaxe, eskaileren igoera osoan leihoa dago, argia barruko geletara iristea ahalbidetuz. Beraz, eta Ideograman ikusten den bezala, iparraldeko hotzari bere masa handiaz aurre egiten dio eta hegoaldeko beroa barruraino sartzea ahalbidetzen du, bista paregabeak oztopatu gabe.
Planoetan ikus daitezke altxaera ezberdinak, lorategiaren konposaketa, arbolen aukeraketa eta barne distribuzioa. Ebaketetako altzariak ideia bat egiteko besterik ez dira, ez daude denak irudikatuta)


 Liburutegiak beheko plantan bi bloke nagusien arteko trantsizio gune bezala funtzionatzen du, etxebizitza bat eta arkitektura estudio profesional bat elkartzeko gelarik logikoena dela uste baitut. Alde banatan diguen ate, korrederei esker unearen arabera bloke baten edo bestearen parte bihurtzen da, edo besterik gabe isolatu egiten da.
 Leihoen distribuzioari esker logela bakoitzak leiho handi bat dauka gutxienez, bista ederrez gozatzeko, zenbat eta gorago joan orduan eta bista hobeak, beraz, logela nagusia da ikusmirei dagokienez hobekien kokatutago tokia.


 Hemen 1/100 eskalako maketa dago, eraikina hiru dimentsiotan nolakoa den ulertzen lagunduko diguna.













2014(e)ko apirilaren 16(a), asteazkena

02-03.1 Ondarretako Etxebizitzaren Inspirazioa

Urteko azken proiektua Ondarretan kokatuko den familia bakarrarentzako etxe bat diseinatzea da, eta honetan hasi aurretik, bestearkitekto batzuek mota horretako etxeak nola diseinatzen zituzten ikasi behar izan dugu, honetarako, bi arkitektoren etxe bana aztertu behar izan dugu.
Etxebizitzaz gain arkitektura estudioa ere izango da, beraz bi ezaugarri hauek betetzen zituzten eraikinak bilatu ditut. Batetik Luis Barraganen etxe estudioa ikusiko dugu, eta bestetik Charles eta Ray Eames-en etxea.

Luis Barraganen etxea:

Hiru solairuen azterketa lanak elkarrekin.

Solairu nagusia, non bi leku nagusi dauden, etxea eta lantokia, etxetik lantokira sarrera txiki bat bakarrik dago. Etxearen barruan aipatu beharra dago zerbitzuak bere zereginak gela komunetatik aparte burutzen dituela, ez molestatzeko bezala.

Bigarren solairuan logela nagusiak biltzen dira, Eta altura ezberdinekin jokatzen du arkitektoak, ia denak altuera ezberdinetan baitaude.

Hirugarren solairuan zerbitzuaren bizitokia dago,txikia eta guztiz etxeteik banandua, lotura bakarra marraskilo eskailera bat delarik.

Beheko oina

Beheko oinaren pribatutasun, distribuzio eta ibilbide planoak.

Lehenengo solairuaren oina

Lehenengo solairuaren pribatutasun, distribuzio eta ibilbide planoak.

Bigarren solairuaren oina

Bigarren solairuaren pribatutasun, distribuzio eta ibilbide planoak.



Etxearen analisi osoa.

Charles eta Ray Eames-en etxea.

Bi solairu luzetan antolatutako etxea da, eta sgaienra bi eremu fisiko argitan dago banatuta, etxea eta estudioa.Diseinu aldetik etxe zoragarria da Carles eta Ray Eames arkitekto bikotearen etxea.


Oinak goian behekoa eta behean lehenengo solairukoa.

Pribatutasuna

Distribuzioa

Ibilbideak


2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata

02_02 Etxola pasiegoa:

Proiektu honetan erreabilitazio proiektu bat proposatzen zitzaigun. Kantabriako Pas haranean dauden etxola Pasiego tipiko bat hiritik noizean behin asteburu pasa doan familia edo lagun talde batentzat egokitu beharko genuen. Honetarako, ezinbestekoa zen eraikinaren eta ingurunearen esentzia mantentzea, materialen erabilera zaintzea, inguruarekiko harremana eta tradizioarekiko errespetua kontutan izanik.

KOKAPENA:

Proiektua Pas haranean kokatzen da, Kantabriako barnealde menditxuan. Paraje honetan, mendien magalean, etxola pasiegoak aurkitzen ditugu, abeltzainentzako eta beren abereentzako gordelekuak. Eraikin sinpleak izan ohi dira, inguruan errez aurkitzen diren materialekin eginak, egurra eta harria besterik ez. Harriaren kolore grixak bikain integratzen ditu ingurunean, bai udan eta baita neguan ere.


Nik aukeratutako txabolaren kokapena, malda gutxiko puntu batean dago kokatuta, mendi baten ipar aurpegian. malda sarrera nagusiaren eskuinaldetik datorkio, baina esan bezala ez dago desnibel askorik, eta honek hegoaldetik eguzkia iristea errazten du.






IDEIA NAGUSIA:

Etxe pasiegoen izaera mantentzea ezinbestekoa zen proiektu honetan, horregatik, kanpoaldean interbentzio deigarririk ezin zen egin.
Etxe hauek bi alde luzeak sendoagoak izaten dituzte, eta muturretakoak sarrera egiteko erabiltzen dituzte. Hau aprobetxatuz, alboetako hormak ukitu gabe utziko nituela erabaki nuen, eta alboetan zentratuko nituen aldaketak. Sarrera moderno bat eman nahi izan nion, kutxu bereizgarri bat izateko, eta bide batez, babes apur bateko eremu batzuk sortzeko, bai goiko pisuan eta baita behekoan ere. Argiaren sarbidea iparraldeko aurpegian egongo zen, non pareta ia osorik kristalezkoa den.
Beheko solairua tradizionalki animalientzako izan da, eta horregatik ez du altuera handirik izaten, baina erabilera berriak espazio hori berrantolatzea eskatzen zuen. Horretarako, mailakatutako jaitxiera bat egin nion, hainbat eskailera mailari esker, beheko solairuak metro erdi baino gehiago sartzen da lurrean, altuera eta espazio gehiago lortuz. Altuera desberdin hauekin gainera espazio ezberdinak banantzea lortzen zen. Sartu eta segituan gauzak uzteko leku bat, jaisterakoan sukalde eta jangela, eta berriro igotzerakoan egongela, bigarren solairurako eskailerekin. Egongela altuera bikoitzekoa izango zen, eta honek ez zuen bakarrik zabalasun sentsazio bat ematen, argia etxean sakonago sartze ahalbidetzen zuen.
Eskailerek kanpoko estiloari jarraitzen zioten, eta haien azpian komuna ezkutatzen zen, modu diskretuan integratuta, kristal erdigarden eta egur bertikalen atzean.

PLANOAK:

Bi axonometria hauekin eraikinaren kampoko eta barruko organizazioa ulertzera ematen saiatzen naiz.

                                      

MAKETA:

Mketa kanpoaldetik ikusita:






Teilatua irekita, bigarren solairua ikusten utziz.




 Bigarren solairua kenduta, beheko solairua erakutsiz: